Txapelketak

Ondoren, Uniconen diziplina desberdinak aurkezten dizkizugu.

Track and Field

  • 100 m

    100 metroko lasterketa, zenbait monoziklista ilaran jarrita irten eta lehenbizikoa helmugan da garaile.

    100m

  • 400 m

    400 metroko lasterketa, zenbait monoziklista ilaran jarrita irten eta lehenbizkoa helmugan da garaile.

    400m

  • 800 m

    800 metroko lasterketa, zenbait monoziklista ilaran jarrita irten eta lehenbizkoa helmugan da garaile.

    800m

  • 30 m wheelwalk

    30 metroko lasterketa, bidea oinak gurpilari eraginez egin behar delarik.

    30m whellwalk

  • 50 m one foot

    30 metroko lasterketa, zenbait monoziklista ilaran jarrita irten eta lehenbizkoa helmugan da garaile, bidea pedal bakarrari eraginez egin behar delarik (one foot riding).

    one foot

  • Downhill Gliding

    Aldapa behera egiten den lasterketa (erlojuaren aurka); oreka mantentzeko, oinak soilik gurpilaren gainean jarri ahal direlarik (gliding).

    Downhill Gliding

  • IUF Slalom

    Konoen bidez ezarritako zirkuitu batean bira batean erlojuaren aurka denbora onena egiten duena da garaile.

    IUF slalom

  • Slow Races

    Ahalik eta geldien joatean datzan lasterketa, aurreraka edo atzeraka. Monoziklista bakoitzak neurri jakin batzuetako (adinaren arabera) taula bat gurutzatu beharko du.

    Slow races

  • Track Coasting

    Abiadura artu ondoren, marra batetik aurrera monozikloaren gurpila eta pedalik ukitu gabe oreka mantenduz egin beharreko proba da. Distantzia gehien egiten duena da garaile.

    coasting

  • Stillstand

    Erlojuaren aurka oreka mantendu behar da 10zm x 25zm dituen taula baten gainean saltorik egin gabe eta gurpila 45 gradu baino gehiago biratu gabe. Denbora gehien irauten duena da garaile.

    Still Stand

Urban

  • Flatland

    Lehiaketa binakako demak eginez burutzen da, denbora mugatu batean truku eta comborik onenak egiten datza oztoporik gabeko zoruaren gainean. Epaileek erabakitako garaileak aurrera jarraituko du lehiaketan.

    Flatland

  • Street

    Denbora mugatu baten barruan truku eta comborik oneneak egitean datza, edozein hiritan aurki daitezkeen bezalako oztopoak dituen eremu baten barruan. Garailea epaileek emandako puntuaketetan erabakitzen da.

    street

  • Trial

    Lehiakideak oztopo ezberdin ugari dituzten ibilbideak igaro behar dituzte.

    Irabazlea ibilbide gehien egiten dituena izango da.

    Trials

  • Speed Trials

    Bi monoziklisten arteko lasterketa oztopoz beteriko ibilbide zuzen batetan.

    Lehenbizikoa bidea burutzen izango da irabazle.

    Speedtrials

  • High Jump

    Oztopo baten gainetik igarotzeko egin beharreko altuera jauzia, oztopoa altuen gainditzen duena da txapeldun.

    Highjump

  • Long Jump

    Luzera jauzia bi makilen artean, distantziarik luzeena salto egiten duenak irabazten du.

    Long Jump

Freestyle

  • Freestyle Individual

    Bakarkako interpretazio artistikoa, musika eta jantziak apaindutako koreografia batean freestyleko trukoak egin behar ditu partehartzaileak denbora mugatu baten barruan. Irabazlea epaileen puntuaketa bidez erabakiko da.

    Individual Freestyle

  • Pair Freestyle

    Binakako interpretazio artistikoa, musika eta jantziak apaindutako koreografia batean freestyleko trukoak egin behar dituzte partehartzaileek denbora mugatu baten barruan. Irabazleak epaileen puntuaketa bidez erabakiko dira.

    Pair Freestyle

  • Group Freestyle

    Taldekako interpretazio artistikoa, musika eta jantziak apaindutako koreografia batean freestyleko trukoak egin behar dituzte partehartzaileek denbora mugatu baten barruan. Irabazleak epaileen puntuaketa bidez erabakiko dira

    Group Freestyle

  • X-Style

    X-Style modalitate berri bat da. Freestyleko monoziklistek dituzten truko gogokoen eta zailenak aurkezteko txapelketa da. Helburua truko berritzaile batekin jendea txundituta uztea da. Irabazlea epaileek erabakiko dute.

    X style

Muni

  • Cross-country

    Mendian burutzen den lasterketa, monoziklistek aldapa gora, behera zein sekzio lauak dituen ibilbide bat burutu beharko dute , helmuga gurutzatzen aurrena izango da garaile.

    Cross Country

  • Downhill

    Mendian behera burutzen den lasterketa, elkarrekin irtenda edo erlojuaren aurka, parte hartzaileek mendian aldapa behera ibilbide bat burutu beharko dute, lehenbizikoa helmugan edo denborarik onena egiten duena izando da garaile.

    Downhill

  • Uphill

    Mendian gora burutzen den lasterketa, elkarrekin irtenda edo erlojuaren aurka parte hartzaileek mendian aldapa gora ibilbide bat burutu beharko dute, lehenbizikoa helmugan edo denborarik onena egiten duena izando da garaile.

    Up Hill

  • Road Racing

  • Team Sports

  • 10K

    10 kilometroko metroko lasterketa, monoziklista talde bat ilaran jarrita irten eta lehenbizkoa helmugan da garaile.

    10km Standart Unlimited

  • Marathon

    42.195 metroko metroko lasterketa, monoziklista talde bat ilaran jarrita irten eta lehenbizkoa helmugan da garaile.

    Marathon Standart Unlimited

  • Saskibaloia

    Bostnakako taldeen arteko sakibaloi txapelketa monoziklo gainean.


    Basketball

  • Hockey

    Bostnakako taldeen arteko hockey txapelketa monoziklo gainean.


    Hockey