Unicon City

Unicon City da Unicon18ren puntu indartsuena, instalazio guztiak toki berean biltzeko aukera ematen digu Anoetako kirol-guneak, 12 egunetan zehar, monozikloak, monoziklistak eta ikusleak izango dira protagonistak bertan, Monozikloaren mundua maite eta ezagutu nahi dutenen hiria bihurtuko baita.





Artistic House

Gasca Udal Kiroldegiak, 44x24 metroko bere pista nagusian Freestyle diziplinako txapelketa guztiak bilduko ditu, 2.500 ikuslerentzako tokia dago bertan.

Freestyle entrenamendu, tailer eta praktikarako erabilgarri egongo da Unicon guztian zehar.

Artistic House Unicon 18 Anoeta
Basketball and Hockey Anoeta Unicon 18


Basketball & Hockey House

Paco Yoldi Udal Kiroldegiak, monozikloan saskibaloi eta hockey txapelketa guztiak bilduko ditu bere pista nagusian.

Hiru modulutan banatu daitekeen 50x30 metroko pista hau, Unicon guztian zehar erabilgarri egongo da saskibaloi eta hockey partida, tailer eta entrenamenduetarako.





Track Racing House

Anoetako Mini Estadioan, 8 kale eta 400 metroko eraztunean, Track Racing diziplinako lasterketa guztiak lehiatuko dira. 1.500 ikuslerentzako tokia dago bertan.

Track racing Anoeta Unicon 18
Trial House Unicon 18 Anoeta




Trial House

Anoetako Belodromoak bilduko ditu Trial txapelketa guztiak, 5.500 ikuslerentzako tokia dago bertan eta bere eraztun historikoan Maratoiaren helmuga ikusteko aukera izango dugu.

Unicon guztian zehar trialerako prestatuko gune bat ere egongo da Trialeko tailer, praktika eta entrenamenduetarako.



Unicycle Park

Unicon 18ren bihotza! 12 egunetan zehar, 24 orduz martxan egongo den gurpila! Street eta Flat diziplinetarako gune bana, taberna, kontzertu eta ikuskizunetarako eszenatokia, picnic gunea. Bertatik, gainerantzeko instalazioetara 250 metro dago gehienera.

Elkar ezagutu, hitz-egin, gozatu, ikasi, partekatu hemen ezagutuko dugu Unicon18 Topaketa, lehiaketa hutsaz haratago! Bertan egingo dira Street eta Flat txapelketak.

Unicycle Park Unicon 18 Anoeta
Muni House Unicon 18 Anoeta




Muni House

Mendiko jaitsiera proba Beasainen egingo da. Beasain Donostiatik 42 kilometrora dagoen herri bat da, trenez eta autobusez hiritik bertara joateko erraztasun guztiak dituena txapelketa egunaren aurretik entrenamenduak egitera bertaratu nahi duen edonorentzat. Goierri eskualdeak mendiko monozikloan ibiltzeko aukera anitzak ditu egun eder bat pasatzeko. Txapelketa eguna abuztuaren 1ean izango da, Usurbe mendiko Erauskin Auzotik behera izango dira jaitsierak. Aurten, IUFren babespean, final berritzailea izango dugu gainera. Extrem kategoriako finala 4 jaitsiera ezberdin eginez jokatuko da, irabazlea, jaitsiera guztien batuketan denborarik onena egiten duena izango delarik, bai lehiatzeko eta bi ikusteko askoz erakargarriagoa izango da.


Camping Car

Unicon Cityrekin oinezkoentzako bide batez 3 minututan komunikatuta, 200 ibilgailu ingururentzako tokia dago. Furgoneta eta auto-karabanentzako gunea izateko lanean ari gara, aurrerantzean izango duzue honen inguruan berri gehiago.

Camping Car Unicon 18 Anoeta


Hau da Unicon 18-ren mapa:

Unicon 18 ren planoa

Hurrengo bideoan Uniconen tour-birtuala ikus dezakezue: